ABESTIAK LANTZEKO PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

Dantzatu

Dantzak haurrei gorputz adierazpena eta gaitasun motoreak garatzen laguntzen die. Aldi berean, abestien ezaugarriak barneratzeko ere modu egokia da dantza egitea. Dantza pauso bakoitzak bere zailtasuna dauka eta pausu errezenetatik zailenetarako abanikoa daukagu hautagai. Abestiak dantzen bidez lantzeko proposamena honakoa da:

  • Abestia entzun eserita gauden bitartean.
  • Abestiaren musikazko zatian dantzatu eta zati kantatuan geldirik egon.
  • Abestiaren zati kantatuan dantza egin eta musikazko zatian geldirik egon.
  • Abestiaren zati kantatuan, zein musikazko zatian dantzatu, baina bakoitzean dantza pausu desberdinak egin.
  • Musikaren bolumenarekin jolas eginez, bolumena altuagotzean dantza pausuak nabarmenago egin eta aldiz, musika bajutzean, pausuak modu suabegoan egin.
  • Musikari Play eta Stop emanez, abestia eteten denean haurrei dantzaldia etenarazi eta aldiz, musika martxan jartzean, dantzan jarraituarazi.

Proposamen hau haurren erritmora egokitu daiteke. Haur batzuek nahikoa izango dute astebete pausu guztiak burutzeko. Beste haur batzuk, aldiz, hilabete beharko dute gauza bera egiteko. Haur bakoitzak bere erritmoan ariketak burutzea da jarduera. Ez dago zertan pausu guztiak burutu beharrik. Nahi duenak, lehen bi pausuak soilik burutu ditzake, edota lehena bakarrik. Norberaren aukera da hori.

Dantza hauek burutzeko oinarrizko pausuak honako hauek izan daitezke: jauzi egitea, pausu handiak edo txikiak ematea, hankak zabaltzea, besoak zabaltzea, bueltak ematea, oinez edota korrika ibiltzea, etzatea, zutitzea, esertzea, eskuekin lurra ikutzea etab.

Abestu

Kanta guztien bideoetan abestien letrak txertatuta daude. Beraz, bai irakurtzen dakiten ikasleek, bai gurasoek, abestien letrak irakur ditzakete.

Gure proposamena honako hau da, pausuz pausu egiteko.

  • Abestiak bideoari begira eta letra irakurriz abestu.
  • Abestiak musikaren laguntzaz baina letra irakurri Gabe abestu.
  • Abestia musikarik gabe baina letra irakurriz abestu.
  • Abestia musikarik eta letrarik gabe abestu.

Proposamen hau haurren erritmora egokitu daiteke. Haur batzuek nahikoa izango dute astebete pausu guztiak burutzeko. Beste haur batzuk, aldiz, hilabete beharko dute gauza bera egiteko. Haur bakoitzak bere erritmoan ariketak burutzea da jarduera. Ez dago zertan pausu guztiak burutu beharrik. Nahi duenak, lehen bi pausuak soilik burutu ditzake, edota lehena bakarrik. Norberaren aukera da hori.

Gorputz perkusioa

Gorputz perkusioak haurrei euren gorputzaren ezagutza eta erritmoa garatzen laguntzen die. Aldi berean, abestien ezaugarriak barneratzeko ere modu egokia da gorputz perkusioaren bidezko adierapena. Perkusio modu bakoitzak bere zailtasuna dauka eta pausu errezenetatik zailenetarako abanikoa daukagu hautagai. Aldiz, marka daitezkeen erritmoak ere anitzak izan daitezke, pultsua edo azentua marka baititzakegu, esaterako. Abestiak gorputz perkusio bidez lantzeko proposamena honakoa da:

  • Abestia entzun, pertsona heldu batek txaloen bidez erritmoa markatzen duen bitartean.
  • Abestia entzun bitartean, pertsona helduarekin batera txaloka erritmoa markatzea.
  • Abestia entzun bitartean, pertsona helduak abestiaren zati bateko erritmoa markatuko du txaloen bidez. Esaterako, lehen zortzi konpasetan. Datozen zortzi konpasetan haurrak markatuko du erritmoa txaloen bidez.
  • Helduen laguntzarik gabe txaloen bidez erritmoa markatzea abesti guztian zehar.
  • Helduen laguntzarik gabe, ikasle taldea bitan banatu eta txandaka erritmoa txaloka markatzea. Lehen zortzi konpasak talde batek, hurrengo zortziak besteak.

Proposamen hau haurren erritmora egokitu daiteke. Haur batzuek nahikoa izango dute astebete pausu guztiak burutzeko. Beste haur batzuk, aldiz, hilabete beharko dute gauza bera egiteko. Haur bakoitzak bere erritmoan ariketak burutzea da jarduera. Ez dago zertan pausu guztiak burutu beharrik. Nahi duenak, lehen bi pausuak soilik burutu ditzake, edota lehena bakarrik. Norberaren aukera da hori.

Jarduera hau burutzeko gorputz perkusio desberdinak honako hauek izan daitezke: txaloak, lurrean pausuak, eskuekin bularra kolpatzea, eskuekin izterrak jotzea, kriskitinak egitea etab.


PROPUESTA DIDÁCTICA PARA TRABAJAR CANCIONES

Danza

La danza ayuda a desarrollar las capacidades motoras y la expresión corporal. Además, sirve para interiorizar las características de las canciones. La danza nos permite desarrollar pasos de diferentes dificultades. Para trabajar las canciones mediante la danza, proponemos las siguientes actividades:

· Escuchar la canción mientras estamos sentados.

· Bailar en la parte musical de la canción y quedarnos quietos en la parte cantada.

· Bailar en la parte cantada y quedarnos quietos en la parte musical.

· Bailar tanto en la parte cantada, como en la parte musical, diferenciando dichas partes mediante pasos diferentes.

· Jugar con el volumen de la música. Al subir el volumen realizar pasos extravagantes y al bajarla, en cambio, realizar pasos más suaves.

· Utilizando los botones PLAY y STOP, al parar la canción los niños tendrán que interrumpir su baile; y volver a reanudar el baile, al escuchar la canción.

Esta propuesta se puede adecuar al ritmo de cada niño. Algunos niños serán capaces de aprender todos los pasos en una semana. Otros, en cambio, necesitarán más tiempo para ello. La finalidad de esta actividad es que cada niño realice el ejercicio respetando su ritmo. No es imprescindible que el niño realice todos los pasos, será el profesor quien decida qué pasos llevar a cabo.

Estos serán los pasos fundamentales para la danza: saltar, realizar pasos grandes y pequeños, abrir las piernas, los brazos, dar vueltas, andar, correr, tumbarse, levantarse, sentarse, tocar el suelo con las manos, etc.

Canto

En todos los videos de las canciones están insertadas sus respectivas letras. Por consiguiente, tanto los alumnos que sepan leer, como los padres, podrán leer las letras de estas canciones.

Nuestra propuesta es la siguiente:

· Cantar la canción mirando el video y leyendo la letra.

· Cantar la canción con la canción de fondo, pero sin leer la letra.

· Cantar leyendo la letra, pero sin la música de fondo.

· Cantar la canción sin música ni letra.

Esta propuesta, como la anterior, se puede adecuar al ritmo de cada niño. Algunos niños serán capaces de aprender todos los pasos en una semana. Otros, en cambio, necesitarán más tiempo para ello. La finalidad de esta actividad es que cada niño realice el ejercicio respetando su ritmo. No es imprescindible que el niño realice todos los pasos, será el profesor quien decida qué pasos llevar a cabo.

Percusión corporal

La percusión corporal ayuda al niño a conocer mejor su cuerpo y a desarrollar el ritmo. Al mismo tiempo, es una buena forma para interiorizar las características de las canciones. Cada tipo de percusión tiene su grado de dificultad. Mediante la percusión corporal podemos trabajar diferentes ritmos, como el acento o el pulso de la canción. Nuestra propuesta es la siguiente:

· Escuchar la canción mientras que una persona adulta lleva el ritmo con las palmas.

· Escuchar la canción mientras que, tanto la persona adulta como el niño, llevan el ritmo con las palmas.

· Durante una parte de la canción que el adulto lleve el ritmo con la ayuda de las palmas, por ejemplo, en los primeros ocho compases. Y que el niño haga lo mismo en los siguientes ocho compases.

· Llevar el ritmo con las palmas durante toda la canción, sin la ayuda de ningún adulto.

· Dividir la clase en dos grupos y hacerles marcar el ritmo con las palmas. Un grupo lo tendrá que hacer en los primeros ocho compases, y el otro grupo con los siguientes ocho.

Esta propuesta, como las anteriores, se puede adecuar al ritmo de cada niño. Algunos niños serán capaces de aprender todos los pasos en una semana. Otros, en cambio, necesitarán más tiempo para ello. La finalidad de esta actividad es que cada niño realice el ejercicio respetando su ritmo. No es imprescindible que el niño realice todos los pasos, será el profesor quien decida qué pasos llevar a cabo.

Los movimientos corporales que proponemos son los siguientes: tocar las palmas, pasos, tocar el pecho con la palma, tocar los muslos con las palmas, hacer chasquidos, etc.